Politika -

Urtebete militantziarik gabe

Cobori eta Costari zigorrak mantendu dizkie Alderdi Popularrak

Erabakiaren berri eman eta sei hilabete barru zigorra berriro aztertuko dutela jakinarazi diete bi alderdikideei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Costa Valentziako PPren idazkari nagusi ohia eta Manuel Cobo Madrilgo alkateordea urtebetez militantziarik gabe uzteko erabakia baieztatu egin du gaur Alderdi Popularreko Eskubide eta Berme Batzordeak.

Horrela azaldu dute PPko iturriek, era berean, erabakiaren berri eman eta sei hilabete barru zigorra berriro aztertuko dutela jakinarazi diete bi alderdikideei.

Esperanza Aguirreren Gobernua kritikatzeagatik zigortu zuten Madrilgo alkateordea. Bien bitartean, Costak bere burua Valentziako PPren idazkari nagusi gisa ikusten zuela adierazi zuen, nahiz eta zuzendaritza nazionalak kargutik kendu.

Martxoaren 8an, bi kasuen behin betiko zigorraren lehen azterketa egin zuen PPko Eskubide eta Berme Batzordeak, eta murrizteko edo bertan behera uzteko aukerak ere aztertu zituzten.

Orduan ez zuten akordiorik lortu eta erabakia gaurdaino atzeratu zuten. Urtebetez militantziarik gabe uzteko hasierako zigorra berretsi dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea