Politika -

Auzitegi Nazionala

Egunkariaren epaiaren berri emango dute apirilaren 12an

Epaiketa epaiaren zain geratu zen otsailaren 1ean, eta fiskalak absoluzioa eskatu zuen. Bere esanetan, 13 urteko argitalpenean, "lerro bat berak ere, ez zuen ETArentzat baliagarria zela frogatzen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak, hurrengo apirilaren 12an ezagutzera emango du Egunkariaren epaia. Egunkariko bost zuzendari horiei ETArekin kolaboratzea egozten diete.

Dignidad y Justicia eta Terrorismoaren Aurkako Biktimek 12 eta 14 urteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte.

Fiskaltzat bere aldetik, prozesua artxibatzea eskatu zuen 2006ko abenduan, ezin zelako frogatu egunkaria " ETAren finantziazio iturri zela, ezta ETAren legez kanpoko dirua zuritzen zuela".

Pasadan otsailaren 1ean, Epaiketa epaiaren zain geratu zenean, Miguel Angel Carballo fiskalak, berriz ere, absoluzioa eskatu zuen. Bere hitzetan, Euskaldunon Egunkariaren 13 urteko argitalpenean, "ez da ETArentzat baliagarria zela frogatzen zuen berririk, artikulurik, ezta lerrorik ere aurk¡tu".

2003an itxi zuten Euskaldun Egunkaria eta 2004ko azaroaren 4an, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak egunkariko zazpi zuzendari epaiketa abiatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea