Politika -
Bilbon
Aresek ukatu egin du ETArekin negoziatzen ari direla
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak esan du informazio horien helburua "demokratak banatzea" dela.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak gezurtatu du PSE-EE eta Arnaldo Otegi, Batasunako bozeramaile ohia negoziatzen ari direla.
Aresen hitzetan, "ez dago ez ETArekin ezta bere ingurukoekin ere inolako negoziaziorik", halaber, bere ardura "terroristak atxilotzea, taldeak desegitea, zuloak aurkitzea eta, ETAri indarkeria uztea eskatzen ez badiote, abertzale erradikalak politikara itzultzea ekiditeko neurriak indartzea" dela azpimarratu du.
"Demokratak banatzea jomuga" duten informazioei sinesgarritasunik ez emateko eskatu die alderdi politikoei Barne saillburuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea