Politika -

Apirilak 4, igandea

Alternatiba ez da Aberri Egunaren inolako ospakizunetan izango

Currinen testua "biziki posiboa" dela uste du Oskar Matutesek, eta ezker abertzaleari dei egin dio ETAri indarkeria uztea eskatu diezaion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute Alternatibaren bozeramaileak, bere alderdia Aberri Egunaren inolako ospakizunetan izango ez dela aditzera eman du, izan ere, subiranotasunaren aldeko indar abertzale guztiekin batera ospatu nahi zuen data hori, baina "ez da posiblea izan".

"Legebiltzarretik data horren esanahia kafeinatugabetzen eta urriaren 25ri kontrajartzen saiatu direnen" aurka agertu da Matutes. Halaber, "jarrera folklorikoetatik nazio bat aldarrikatu nahi dutenak" ere gaitzetsi ditu Matutesek, "gure lurraldearen hainbat arazo politikoak, sozialak eta ingurugirokoak" ukatzen dituztelako, azaldu du.

Brian Currin abokatuak atzo aurkeztutako testua "biziki positiboa" dela uste du Alternatibaren bozeramaileak, eta ezker abertzaleari dei egin dio ETAri indarkeria uztea eskatu diezaion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea