Politika -
"ETAk jarduera eten behar du"
Currinen proposamenak ez du "ezer berririk" esan, Mendiaren ahotan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du Currinen proposamenak ez duela "ezer berririk" esaten eta ohartarazi du "ETAren su-etenak ez dutela balio, jarduera eten behar du".
Erredakzioa
Europako Parlamentuan aurkeztutako dokumentuari (nazioarteko eragileek ikuskatutako su etena eskatu zuten) buruz hitz egin du Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du Currinen proposamenak ez duela "ezer berririk" esaten eta "ETAren su-etenek ez" dutela balio ohartarazi du, "jarduera eten behar du".
Mendiaren hitzetan, "urteetan zehar euskal gizartearen gehiengoak eskatutakoa, hau da, ETAren desagerpena" jasotzen du dokumentuak.
Dena den, ETA terrorismoa uztea "helmuga baino abiapuntua" izan behar duela esan du Mendiak. Izan ere, Barajas aireportuko T-4ko atentatuarekin "argi gelditu zen su-etenek jada ez dutela balio eta jarduera eten" behar duela.