Politika -
Bilera
Udal Legearen oinarrizko agiria aurkeztu dio Eudelek lehendakariari
Hasierako irakurketaren ostean, agiriarekin ados dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, ez ditu "desadostasunerako puntu kritikorik" ikusten.
Erredakzioa
Gaur Eudel Euskal Udalen Elkarteak Udal Legea izango denaren oinarrizko agiria aurkeztu dio Patxi Lopez lehendakariari. Hasierako irakurketaren ostean, agiriarekin ados dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak.
Lehendakaritzara joan da Eudelen zuzendaritza Patxi Lopezi eskura emateko udalek adostu duten dokumentua.
Jokin Bildarratz Eudeleko presidentea, Tontxu Rodriguez (Barakaldoko alkatea) eta Pablo Isasi (Amurrioko alkatea) Eudeleko presidenteordeak eta gainerako batzordeko kideak izan dira bileran.Bestalde, lehendakariarekin batera, Manu Salinero Presidentziako idazkari nagusia eta Virginia Mugica Koordinazio idazkaria izan dira.
Euskal Autonomia Erkidegoa da Udal legerik ez duen bakarra.
Lege horren bitartez, udalek eskumenak zehaztu nahi dituzte, finantzazioa finkatu ahla izateko, eta ahotsa eta botoa nahi dute Euskal Finantzen Kontseiuan.