Politika -
Frantzian
ETAko kide bat aske utzi dute, euro-aginduak bidea egin artean
Kizkitza Gil de San Vicente kartzelatik atera zen atzo, bere abokatuak horrela eskatuta. Garzonek euro-agindu bat igorri zuen, ETAko kidea izatea leporatuta.
Erredakzioa
Kizkitza Gil de San Vicente ETAko ustezko kidea aske utzi du Frantziak, Espainiako Justiziak igorritako euro-aginduaren prozedurak bidea egin artean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar batean azaldu duenez, Gil de San Vicenteren abokatuak egin zuen askatasun eskaera, eta horrela gertatu zen atzo.
Martxoaren 11an epaitu zuten Parisen, eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Poliziak 2006ko uztailean atxilotu zuen Gil de San Vicente. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotze agindu bat igorri zuen emakumearen aurka, ETAko kidea izatea egotzita.