Politika -
Eztabaida
PPri egoera politikoaren gainean zaborra botatzea leporatu dio PSEk
Bestalde, Josu Ekorekak (EAJ) Mayor Orejaren hitzek "oinarriren bat" izango dutela esan du, Barne ministro ohia "ondo informatuta" dagoelako.
Erredakzioa
Alderdi Popularraren "estrategia" salatu du gaur goizean Jose Antonio Pastor PSEko Legebiltzarreko bozeramaileak. Bere ustez, EAEko egoera politikoaren gainean "zaborra" bota nahi dute popularrek, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazio bati buruz hitz egiten dutenean.
Azaldu duenez, "Gobernuaren jestioa zalantzan jarri nahi dute" popularrek. Zapateroren Gobernuak "ETAren aurkako borrokan izan diren azken arrakasta gehienak lortu" dituela gogoratu du Pastorrek.
Horrez gain, iragarri diren lege erreformek ezker abertzalea indarkeriaren bukaerara eramango dutela nabarmendu du. ETArekin apurtu ez badu, "piztiak oraindik agintzen duelako" da, bere hitzetan.
Horrez gain, Eusko Alkartasuna ezker abertzalearen "lelo erabilgarria" bihurtu dela esan du Pastorrek.
Bestalde, Josu Erkoreka EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak uste du Jaime Mayor Oreja PPko kidearen hitzek "oinarriren bat" dutela, Barne ministro ohia "ondo informatuta" baitago terrorismoaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaietan.