Politika -

Aberri Eguna

Independentistek indarkeria justifikatzen ez dutela adierazi du EAk

Alderdiaren ustez, honek "aurrerapausu erabakiorra" suposatuko du "bakegintzaren bidean", Euskal Herriko talde "independentista" ezberdinen arteko akordioa "lortu ondoren".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Subiranotasunaren alde egiten duten alderdiek, gaur egun, indarkeria "arma politikotzat" ez dutela justifikatzen nabarmendu du gaur Eusko Alkartasunak. Alderdiaren ustez, honek "aurrerapausu erabakiorra" suposatuko du "bakegintzaren bidean", Euskal Herriko talde "independentista" ezberdinen arteko akordioa "lortu ondoren".

Igandean ospatuko duten Aberri Egunera begira Eusko Alkartasunak idatzitako dokumentuan, alderdiak subiranotasunaren aldeko mugimendu bat martxan jarri dela azpimarratu du, "anitza, eta indarkeriaren aurkakoa".

Honen bitartez, "estrategia berria ezarriko" dutela azaldu du EAk, "euskal gizartearen gehiengoaren babesa duen proiektu baten norabidean".

Testuaren arabera, Aberri Eguna euskal hiritarrek aukeratutako data da, "gure nazioa aitortzeko" eta "gure herriaren egoera politiko eta sozialari buruzko hausnarketa sakona egiteko".

"Eusko Alkartasunak aldarrikatu bezala, aukera paregabea da nazio aske baten helburuak aldarrikatzeko", nabarmendu du Pello Urizarren alderdiak.

EAren ustez, aurtengo Aberri Eguna ospatzen duten bitartean, "Espainiako alderdiek (PSOE, PP, UPN eta UpyD) talde independentistak baztertzeko helburuarekin jarraituko dute".

"Euskalduna den edozer, ETAren usaia daukala defendatzen dute"."Madriletik eta Parisetik ez dugu gure helburu abertzaleen aurrean erantzunik izango, hori argi daukagu. Estatu barruko erkidegoak besterik ez gara Espainia eta Frantziarentzat, eta erkidego bati dagozkion eskubideak besterik ez dizkigute bermatuko", kritikatu dute EAtik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea