Politika -
Euro-agindua
Joseba Agudo abokatua espetxera bidali dute ETAko kide delakoan
Bordeleko epaitegia euro-aginduaren aplikazioaren alde agertu ondoren, baldintzarik gabeko espetxealdia agindu du Marlaskak Amnistiaren aldeko Mugimenduaren abokatuarentzat.
Erredakzioa
Audientzia Nazionaleko epailea Grande-Marlaskak baldintzarik gabeko espetxealdia agindu du Amnistiaren aldeko Mugimenduaren abokatua Joseba Agudorentzat. Frantses agintariek pasa den ostegunean espainiar justizia agintarien eskuetan jarri zuten Agudori ETAko kide dela egotzi diote, gaur ezagutzera eman duten informazioaren arabera.
Audientzia Nazionalak abokatuaren aurka emititutako euro-aginduaren aplikazioaren aldeko erantzuna eman zuen Bordeleko Apelazio auzitegiak. Horren harira, hartu du Marlaskak bere erabakia.
2008ko maiatzaren 20an "Thierry" ETAko ustezko buruaren atxiloketaren ostean konfiskatutako dokumentazioan oinarritu zuen Frantziako auzitegiak bere ebazpena.