Politika -
Agiria Aberri Egunean
Frantziako Poliziak ukatu du ETAk zabaldutako tiroketaren bertsioa
ETAren kontakizuna "gezurrezkoa" dela eta "ikerkuntzaren elementuekin bat ez" datorrela adierazi du. "Erasoaren aldarrikapena bezala" ulertu du agiria Frantziako Poliziak.
Erredakzioa
Pasa den hilean Dammarie-lès-Lys frantses herrialdean izandako tiroketari buruz ETAk azaldutako bertsioa ukatu du Frantziako Polizia Nazionaleko Zuzendaritza Nagusiak. Tiroketa horretan, Jean-Serge Nèrin jendarmea hil zuen ETAk.
Poliziak ezagutzera eman duen komunikatuan agertzen denez, ETAren bertsioa "faltsua" da eta "ikerkuntzaren elementuekin ez dator bat".
Jean-Serge Nèrin jendarmea hil zuten "erasoaren aldarrikapena bezala" ulertu du Frantziako Poliziak ETAren agiria eta "frantses lurraldean egindako ekintza terrorista hura sendo" gaitzetsi du berriro.
Frantziako Poliziak ETAren agiria "erasoaren aldarrikapena bezala" ulertu du eta "lurralde frantziarra egindako ekintza terrorista" gogor gaitzetsi du berriro.