Politika -

Hauteskundeak

Legegintzaldia luzatu behar izatea ere ez du baztertu Urkulluk

Lehendakariak berretsi egin du bere asmoa hauteskundeak uda ostean deitzea dela, baina onartu du Espainian bozak errepikatu behar izateak edo ez erabaki horretan eragina izango duela.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak berriro esan du bere asmoa hauteskundeak legegintzaldia amaitutakoan deitzea dela, hots, urrian. Hala ere, onartu du Espainiako egoera politikoak erabaki horretan eragingo duela. Beraz, ez du baztertzen bozak aurreratu behar izatea edo bere agintaldia urritik harago luzatu behar izatea.

Urkulluk adierazi du une honetan “ezkorra” dela, ez duela aukerarik ikusten Espainian Gobernua osatzeko akordiorik izango denik. Alabaina, espero du “politika ikuskizuna” alboratuko dutela eta Aste Santu ondoren elkarrizketa “diskretuari” helduko diotela, akordioa lortzeko asmoz.

“Jaurlaritzak azken minutura arte lanean jarraituko du eta, dena ondo bidean, hauteskunde autonomikoak uda ostean deituko ditugu”, azpimarratu du SER irrati-katean egindako elkarrizketan.

Bestalde, ‘De Miguel’ auziaz ere galdetu diote lehendakariari. Urkulluk epaiketa “justua” eskatu du eta ustelkeria auzi horretan EAJren kontrako akusaziorik ez dagoela gogoratu du.

Arabako Fiskaltzak 54 urteko kartzela-zigorra eskatu du Alfredo de Miguel EAJren Arabako buruzagiaren ondokoa izandakorentzat, “legez kanpoko komisioak kobratzeagatik eta beste delitu batzuk egitegatik”.

Fiskalaren arabera, EAJn zituen ardura politikoak baliatu zituen beste kide batzuekin ustezko ustelkeria sarea antolatzeko.

De Miguelentzat eskatutako espetxe-zigorra gehiegizkoa den edo ez galdetuta, lehendakariak, zeharka, baietz esan du. “Egun ezagutzen ditugun kasuekin, hala nola Barcenas edo Noos auziekin, alderatzea eta eskatu diren zigorrak konparatzea besterik ez dago”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Hauteskundeak Euskadin Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Albisteak