Politika -
Negoziazioak
Sanchez eta Iglesias 'Aste Santua baino lehen' bilduko dira
15 minutuz hitz egin dute biek telefonoz, eta euren arteko "elkarrizketa normaltzea ona" dela nabarmendu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi bien arteko "elkarrizketa normaltzea ona" dela sinetsita, "Aste Santua baino lehen" biltzea adostu dute gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak telefono bidez egin duten elkarrizketa labur batean.
15 minutu iraun duen solasaldian, Espainiako Gobernua osatzeko dituzten "iritzi ezberdinak" azalean geratu ei dira, baina elkarrizketaren bideari eusteko konpromisoa agertu dute biek ala biek.
PSOEko eta Podemoseko zuzendaritzek zabaldutako ohar berdinetan ageri denez, Sanchezek 12:00ak aldera deitu dio Iglesiasi, eta 15 minutuz mintzatu dira elkarrekin.
Inbestiduraren ingurukoez gain, errefuxiatuen krisiaz hitz egin dute, eta alor horretan "jarrera komun asko" dituztela jabetu omen dira.