Politika -
Ustelkeria
Madrilgo Ciudadanoseko hirugarrenak dimisioa eman du
Instrukzio epailearen arabera, Punica ustelkeria sareko ustezko buruak, David Marjaliza enpresaburuak hainbat bidaia ordaindu dizkio Eva Boroxi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eva Borox Ciudadanosek Madrilgo Asanblean duen diputatuak dimisioa eman du, bere burua ustelkeria auzi batean nahasita ikusi ostean, oraindik inputatuta ez dagoen arren.
Instrukzio epailearen arabera, Punica ustelkeria sareko ustezko buruak, David Marjaliza enpresaburuak, hainbat bidaia ordaindu zizkion Boroxi, 1998tik 2006ra, PSOEko zinegotzi zela, esleipenen truke.
Boroxek prentsaurrekoa eskaini du, eta azken egunetan hedabideetan “jazarpena” pairatu duela kritikatu du. Gainera, ukatu egin du Marjalizak dirua eman izana.
“David Marjalizak ez dit inoiz bidaiarik ordaindu, eta ez dut inoiz komisiorik kobratu”, esan du, enpresaburu horrek epailearen aurrean kontrakoa deklaratu bazuen ere.
Boroxen esanetan, dimisioa ematea “erabaki pertsonala” izan da, alderdiari kalte ez egiteko.