Politika -
Gürtel auzia
Cospedal: "Justiziarengan gure konfiantza mantenduko dugu"
PPko idazkari orokorraren hitzetan, alderdiak "ez dio beldurrik" Gürtel auziari. Auzipetuen egoera "aldatzen bada" neurriak hartuko dituztela azpimarratu du. "Baina, oraingoz, ez dago aldaketarik".
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorraren esanetan, alderdiak neurriak hartu ditu ''Gürtel auziaren'' harira inputatuen "auzi egoera aldatzen bada". Hala ere, oraingoz, aldaketarik "ez dagoela" azpimarratu du Toledon eskainitako agerraldian. "Ez diogu beldurrik egoera honi", gaineratu du.
"PPren aldetik jarrera arduratsua mantendu dugu, egin behar duguna egiten ari gara, justiziak bere lanarekin aurrea jarraitu behar du", gaineratu du.
Zentzu honetan, PPk "Justiziarengan konfidantza" mantenduko duela esan du. Bere ustez, atzo sekretupetik atera zuten sumarioak "ez ditu datu berriak jakinarazi". "Errespetuz jokatu behar dugu, auzi-egoeran aldaketak gertatzen badira, neurriak hartuko ditugu, baina, momentu honetan, ez da aldaketarik izan".
Orain urtebete, zenbait pertsonek, PPren inguruan "Filesa antzeko auzi bat zegoela" erakusten "saiatu" zirela esan du Cospedalek, baina "hemen horrelakorik ez dagoela" gaineratu du, "PPk ez duelako dirurik jaso".