Politika -

ELIZA

'Barkamena' lantzeko deia egin du Elizaldek, adiskidetze bidean

Gasteizeko gotzain berriak esan du Elizak eskura duen 'guztia' eman behar duela, euskal gizartearen adiskidetzea lortzeko bidean.

Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzain berria, gaur.
Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzain berria, gaur.
Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzain berria, gaur.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizartearen adiskidetzea lortzea izango da Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzain izendatu berriaren helburu nagusietako bat. Bakea lortzeko, "barkamena" da, bere ustez, giltzarria. Bide horretan, Elizak eskura duen "guztia" jarri behar duela gizartearen esku adierazi du.

Kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan, Elizaldek esan duenez, ETAren borroka armatuaren ondoren, "gerra hotza sor daikete gizartean, baina hori ez da adiskidetzea".

Nafarra da Elizalde, eta bertan bizitako esperientziak kontatu ditu. "Herri txikietan erremin asko ikusi dut nik", esan du. Barkamena lantzearen aldeko deia egin du, adiskidetze bidean sakontzeko eta bake agertoki batera iristeko. "Pertsona bezala hazteari uko egiten diote batzuk, barkatzeko gai ez direlako. Are gehiago, tartean hildakoak baldin badaude", esan du.

Joan den larunbatean, kargu-hartze ekitaldian egin zuen bezala, bake-bide horretan aurrera egiteko, "keinu ausartak" eskatu ditu.

'Hipokresia'

Errefuxiatuak ere izan ditu gogoan Elizaldek. Europako erakundeen "hipokresia" salatu du, errefuxiatuen inguruko politikak ezartzerakoan "pertsonekin jolasean" ari direlako.

"Ezin dira milaka lagun boteredun batzuen erabakien menpe eduki", esan du gotzainak. Elizak auzi honetan "ardura handia" duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Eliza Katolikoa albisteak