Politika -
Apirilaren 14an eta 15ean
Konstituzionalak datorren astean aztertuko du berriro Estatuta
10 epailez eratutako osoko bilkura bi aldetan zatituta dago. Alabaina, bost magistratu aurrerakoiek akordioa lortu dute eta baliteke kontserbadoreren batek euren alde egitea.
Erredakzioa
Maria Emilia Casas Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak osoko bilkura deitu du datorren asteazkenerako eta ostegunerako, Kataluniako Estatutaren inguruan behin betiko erabakia hartzeko asmoz.
Auzitegi horretako iturriek jakitera eman dutenez, joan den martxoaren 28an egin zuten azken osoko bilkura. Orduan, bloke progresistako bost epaileek adostasun batera iritsi ziren Estatutaren proiektuaren harira. Orduz geroztik, bloke horren helburua izan da bost magistratu kontserbadoreetatik batek behintzat akordio horrekin bat egitea. Bi blokeen artean berdinketa egonez gero, Maria Emilia Casasek kalitatezko botoa eman beharko luke.
Estatutaren aldeko botoa emango duten magistratuak hauek dira: Casas presidentea; Elisa Perez Vera proiektuaren egilea; Pascual Sala, Eugenio Gay eta Manuel Aragon.
Guillermo Jimenez eta Ramon Rodriguez Arribas epaile kontserbadoreak dira Estatutaren alde egin dezaketenak.
Testua babestuko ez dutenak, berriz, Vicente Conde, Jorge Rodriguez Zapata eta Javier Delgado dira.