Politika -

Iñigo Orue, kalean

ETAri laguntzeagatik zigortu eta gero, aske utzi du Gorenak

Horrez gain, 2007an desegindako 'Donosti talde'ko beste bi kideen 19 urteko zigorra eta laguntzaile bati dagokion 6 urtekoa berretsi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde armatuari laguntza emateagatik 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Iñigo Orue absolbitu du Epaitegi Gorenak. Gainera, 2007an desegindako ''Donosti talde''ko beste bi kideen 19 urteko zigorra eta laguntzaile bati dagokion 6 urtekoa berretsi ditu.

2009ko uztailean ezarritako epaiaren helegitea balioetsi ostean, Orue aske uztea adostu du Goreneko gai penaletarako gelak, izan ere, ez dute uste egozten dizkioten gertaeren froga nahikorik dagoenik.

Hala ere, Juan Carlos Herradoren eta Arkaitz Agoteren 19 urteko kartzela zigorra eta Garikoitz Pascuali ezarritako 6 urtekoa berretsi ditu Gorenak. Lehenengo biei ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatzen diete eta hirugarrenari, aldiz, talde armatuari laguntza ematea egozten diote.

Gorenaren epaiaren arabera, 2007ko martxoaren 18an, Orueren etxean hitzordua izan zuten Lerinek eta Agotek baina, ez dakite zergatik eta zertarako bildu ziren.

Halaber, epaiketan deklaratu zuen poliziak ezer ikusi ez zuenez, bere testigantza "froga eraginkorra, baina ahula eta funtsik gabekoa" dela jasotzen du epaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea