Politika -

Ustezko ustelkeria

EAk Arabako Aldundia utziko du ustelkeria seinale argiak badaude

Urizarrek adierazi duenez, bere alderdiak "irmotasunez" jokatuko du funtzionario-eroskeria edo dirua zuritzeko delituak berretsi egiten badira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkatasunak Arabako Aldundiaren gobernua utziko duela iragarri du, EAJn ustelkeria seinale argiak baldin badaude. Izan ere, alderdi jeltzalearen zortzi kide daude ustezko ustelkeria traman inputatuta.

Horrela adierazi du Pello Urizar EAko idazkari orokorra Palman eskaini duen prentsa aurrekoan.

Urizarrek adierazi duenez, bere alderdiak "irmotasunez" jokatuko du ikertzen ari diren funtzionario-eroskeria, dirua zuritzeko delituak edo influentzia-trafikoko delituak berretsi egiten badira.

Urizarren esanetan, ustelkeria "onartezina da" eta politikan eta politikariengan islatzen duen "irudi txarra" deitoratu du.

Bestalde, azken egunetako irudia alde batera utzita, politikan lan egiten duen pertsona gehienak zintzoak direla azpimarratu Urizarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea