Politika -

Errekaldeko Gaztetxea

Pablo Haselen Bilboko kontzertua debekatzeko eskatu du Urquijok

“Beharrezko” neurriak hartzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari, “terrorismoa goratzeagatik zigortutako” rap kantariaren kontzertua bertan behera uzteko.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskaera egin dio Auzitegi Nazionaleko fiskalari bertan behera utz dezan Pablo Hasel rap kantariak Bilboko Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxean larunbatean eman behar duen kontzertua. Urquijok eskaeran gogorarazi du rap kantaria "terrorismoa goratzeagatik zigortu" zutela; hori dela eta, "beharrezko" neurriak eskatu dizkio.

Espainiako Gobernuaren ordezkariak neurriak eskatu dizkio berehala, larunbateko kontzertua "legez kanpo" dagoen talde batek antolatu duelako.

"Legea betearazteko beharra dugu eta, ondorioz, terrorismoaren biktimen duintasunaren defentsa gure egin, biktimak umiltzea edo gutxiestea ahalbidetuko luketen ekitaldiak galarazten saiatuta, eta gaur salatzen duguna hor sartzen da", ohartarazi du Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak