Politika -

Pascual kargutik kendu ostean

Errejonen ustean 'proiektuarekiko leialtasuna' ika-miken gainetik dago

"Eztabaida zintzoa baldin bada, edozein kiderekin, ez du minik egiten", esan du Podemoseko bigarrenak, hainbat astez agerraldirik egin gabe egon eta gero.

Iñigo Errejon, azken asteotan egindako lehen agerraldian. Irudia: EFE
Iñigo Errejon, azken asteotan egindako lehen agerraldian. Irudia: EFE
Iñigo Errejon, azken asteotan egindako lehen agerraldian. Irudia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Errejon Podemoseko "bigarrena" eta Politika idazkariak azaldu duenez, Sergio Pascual Organizazio idazkari kargutik kentzea erabaki zutela jakin eta gero, aldi batean "gogoeta" egiten egon zen eta atera zuen ondorioa izan zen "proiektu politikoarekiko leialtasuna" gainerako desadostasun gainetik dagoela.

"Agerikoa da ez nagoela ados -Pascual kargutik kentzeko erabakirekin-, ez nago ados idazkari nagusiak hartzen dituen erabaki guztiekin, baina nire idazkari nagusia izaten jarraitzen du eta elkarrekin lan egiten jarraitzen dugu", onartu du Errekonek Kongresuan egindako prentsaurreko batean, Pascual Exekutibatik kendu zutenetik egin duen lehen agerraldian.

Hala, Errejonek azaldu du Pascualen gaineko erabakia publiko egin aurretik bere iritzia jakinarazi zuen, eta ondoren "atseden eta isiltasunezko" bolada bat hartzea erabaki zuen, ez "geldirik egoteko", baizik eta "gogoeta" egin ahal izateko eta "gauzak beste ikuspegi batetik aztertzeko", horrela, ondorioztatu zuen "proiektu politikoarekiko leialtasuna" horren guztiaren gainetik dagoela.

Gainera, onartu egin du erabakiarekin ados ez bazegoen ere, idazkari nagusiaren "zereginen" artean dago, bera baita Koordinazio taldeko kideak aukeratu behar dituena, eta kargutik kendu konfiantzarik ez baldin badago.

"Ez nago ados erabakiarekin, baina idazkari nagusiaren zereginetako bat da. Errespetatu egiten dut, nahiz eta ez nagoen ados. Badago garrantzitsuagoa den zerbait, hain zuzen, proiektuarekiko leialtasuna. Horren ildotik, elkarrekin ari gara", berretsi egin du.

Hori dela eta, defendatu egin du ateratako "oinarrizko ikasgaia" dela gauzak beste ikuspegi batetik aztertu behar direla. "Bost milioi espainiarrek ez ziguten eman botoa geure buruei begiratzeko, baizik eta erantzunak emateko", azpimarratu du. Halere, onartu egin du "azken astean ez direla errazak izan", ez Podemosentzat, ezta berarentzat ere.

Iglesiasekin izandako desadostasunek bien arteko harremana kaltetu ote duten galdetu diote Errejoni, eta berak ziurtatu egin du kaltegarria desadostasunak ez eztabaidatzea izango zela. "Eztabaida zintzoa baldin bada, edozein kiderekin, ez du minik egiten. Eztabaidarik izan ez bagenu ez genuen erabaki polemikorik hartuko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Podemos bideoak