Politika -

Diputatuen Kongresua

'Fracking'a debekatzeko eskatu dio Kongresuak Espainiako Gobernuari

Legez besteko proposamenak PSOE, Podemos, ERC, EAJ, EH Bildu eta DyL taldeen babesa jaso du.

Fracking orokorra
Fracking orokorra
Fracking orokorra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresua haustura hidraulikoaren ('fracking'a) kontra agertu da. Legez besteko proposamena ERCk egin du, eta PSOEk eta Podemosek egindako zuzenketa batzuk aintzat hartuta, onartu egin dute. EAJk eta Democracia y Libertad taldeak ere bat egin dute ekimenarekin.

EH Bilduk ere babesa agertu dio proposamenari, Onintza Enbeita diputatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Kongresuko Industria batzordean ordezkaririk ez duen arren.

Ciudadanos abstenitu egin da eta Alderdi Popularrak kontra bozkatu du.

Gauzak horrela, 'fracking'a debekatzeko araudi aldaketa abiarazteko eskatu dio Kongresuak Espainiako Gobernuari, baita teknika hori ezartzea ahalbidetu dezaketen hidrokarburoen legeko artikuluak baliogabetzeko ere, batez ere laguntza ekonomikoei lotutakoak.

Horrez gain, prospekzioak behin-behinean gelditzeko eta legegintzaldi honetan luzamendu bat ezartzeko galdegin du Kongresuak. Ikerketak, zundaketak, tramitazioan dauden ustiapenak edo jada baimena jaso dutenak, baina lanean hasi gabe daudenak ere behin-behinean gelditzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika albisteak Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Frackinga argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Gas naturala