Politika -
Auzitegi Gorena
Garzonek Gorenaren autoaren aurkako helegitea aurkeztuko du
Litekeena da Zigor Arloko Salak helegitea errefusatzea, martxoaren 25ean Varela epailearen bideratzea babesten duela erakutsi zuelako eta auzia aurrera jarraitzea erabaki zuelako.
Erredakzioa
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak, Auzitegi Gorenak frankismoko krimenak ikertzeagatik zabaldutako Luciano Varela autoaren aurkako helegitea aurkeztu du.
Gonzalo Martinez-Fresnedak, Garzonen abokatuak, aurkeztu du helegitea Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salan eta bertan azaldutakoaren arabera, Varelaren autoa "Zuzenbidearen kontrakoa da eta arriskuan jartzen du independentzia judiziala".
Horretaz gain, "bere kontra ekintza penalak zabaltzeko arrazoia hainbat erakunderen eta talde marjinalen motibazioa ideologikoa" izan dela azaltzen da helegitean.
"Gehiegizkoa eta nabarmenkeriaz betetakoa"
Auzitegi Nazionalaren epailearen arabera autoa "gehiegizkoa eta nabarmenkeriaz betetakoa" da eta "zuzenbidearen kontrakoa" izateaz gain, independentzia judiziala arriskuan" jartzen du.
Varelak gogorarazi duenez, epaile bat "legearen menpekoa" da "beti" eta Garzonek ez zuen kontuan hartu frankismoaren Amnistia.
Litekeena da Zigor Arloko Salak helegitea errefusatzea, martxoaren 25ean Varela epailearen bideratzea babesten duela erakutsi zuelako eta auzia aurrera jarraitzea erabaki zuelako.