Politika -

PP-ren batzarra

Lanaldia 18:00etan amaitzeko akordioa proposatu du Mariano Rajoyk

Halaber, kontziliazioa errazteko 'orduen bankua' sortzea hitzeman du.

Mariano Rajoy PPk Sevillan egin duen ekitaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPk Sevillan egin duen ekitaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPk Sevillan egin duen ekitaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oro har, Espainian lanaldia arratsaldeko seietan amaitu dadin akordio politiko eta soziala bultzatzea proposatu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak. Hala ere, proposamen horrek ez luke eraginik izango ez zerbitzu publikoetan eta ezta hainbat lan-txanda (goizekoa, arratsaldekoa, gauekoa) dituzten enpresatan ere.

Halaber, kontziliazioa errazteko "orduen banku" bat sortzea hitzeman du. Horren arabera, langileek kontziliazio kontuetarako ordu kopuru bat izango lukete, beti ere, kontziliaziorako ordu horiek erabiltzearen "arrazoiak behar bezala egiaztatzen" badituzte.

Gainera, ordutegi "arrazionalak" dituzten enpresak identifikatzeko zigilu bat sortzea iradoki du. Horren esanetan, zigilu horrek sarrera eta irteera ordu malguak dituzten, lantegian haurtzaindegiak dituzten edota etxetik lan egiteko aukera ematen duten enpresak identifikatuko lituzke. Trukean, enpresa horiek onura fiskalak izango lituzkete.

Bestalde, Mariano Rajoyk ordu-eremua aldatzea proposatuko du estatu espainiarrak Portugalgo eta Erresuma Batuko ordu bera izan dezan. Halaber, urritasunak dituztenei edo urritasunak duten haurrak dituztenen aitatasun baimena hamar egun luzatzea ere proposatuko duela zehaztu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Rajoy berriak Espainia Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak