Politika -

Epaia

2013ko txupineraren hautaketak 'biktimen eskubideei eragiten zien'

Hala dio Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaileak 2013ko Aste Nagusiko txupinera gisa Jone Artola hautatu izanari buruz.

Jone Artola 2013ko Aste Nagusiko txupinera gisa izendatu zuten. Argazkia: EiTB
Jone Artola 2013ko Aste Nagusiko txupinera gisa izendatu zuten. Argazkia: EiTB
Jone Artola 2013ko Aste Nagusiko txupinera gisa izendatu zuten. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaileak eman duen epaiaren arabera, Jone Artola Bilboko 2013ko Aste Nagusiko txupinera gisa hautatu izanak "ETAko biktimen duintasunaren eta eskubideen aurka atentatzen zuen".

Artola Etxerateko bozeramailea izan zen eta legez kanpo geratutako Euskal Herritarrok alderdiko hautagaia Bilboko udal hauteskundeetan (1999) eta hauteskunde orokorretan (2000), baita Eusko Abertzale Ekintza (EAE) alderdiko hautagaia ere 2007ko hauteskunde orokorretan.

Konpartsen proposamenari jarraiki jai batzordeak Artola txupinera gisa izendatu ostean, Carlos Urquijo Gobernu ordezkariak izendapen hori errekurritu egin zuen Justiziaren aurrean. Epaileak aipatu izendapena kautelaz bertan behera uztea erabaki zuen; horren aurrean, Artolak ofiziala izan ez zen txupin alternatibo bat bota zuen.

EH Bilduren aburuz, epaia "politikoa" da

Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak, Jai Batzordean Aitziber Ibaibarriaga ordezkatzen duenak, gaur ezagutu den 2013ko txupineraren izendapenaren inguruko sententziaren "izaera politikoa" salatu du. Gaineratu duenez, EH Bildu ez dator epaiarekin bat "inondik inora".

"Ez du zentzurik legeak pertsona bati txupinera izatea debekatzea, pertsona hori alkate, Urquijo beraren postua edota Espainiako presidente izendatua izateko eskubidea duenean. Ez du inolako zentzurik helburua politikoa ez bada", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak