Politika -

Bizkaian eta Gipuzkoan

Renferen eta Euskotrenen 14 geltokiri eraso egin diete bart

Likido korrosibo bat bota dute txartelak saltzen dituzten makinetan eta Abiadura Handiko Trenaren kontrako pintadak egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renferen eta Euskotrenen 14 geltokiri eraso egin diete bart eta likido korrosiboa bota dute txartelak saltzen dituzten makinen kontra. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako pintadak egin dituzte geltokietan.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, sabotajeak Gipuzkoan eta Bizkaian gertatu dira.

Renfek baieztatu duenez, Hernaniko, Herrerako, Pasaiako, Loiolako, Martuteneko, Villabonako, Bidebietako (Basauri), Peñotako (Portugalete), Trapagarango eta Ametzolako (Bilbao) geltokietan jasan dituzte erasoak.

Euskotrenen kasuan, berriz, konpainiak baieztatu du poliuretano espumaz busti dituztela bidaia txartelak saltzeko makinak Arizen (Basauri), Trañan (Abadiño), Zaldibarren eta San Fauston (Durango). Gainera, azken hiruetan AHTren kontrako pintadak egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea