Politika -
Auzitegi Nazionalean
Zigorra murriztu diete Donostiako batzokia eraso zuten bi gazteei
Hitzarmenaren arabera, egunero 6 euro ordaindu beharko dituzte, datozen 15 hilabeteetan, egindako kalteak konpontzeko.
Erredakzioa
Juan Moral Auzitegi Nazionaleko fiskalak eta Iñigo Iruin abokatuak akordio batera iritsi dira gaur, Hodei Egaña eta Haritz Lasa auzipetuei zigorra murrizteko.
Donostiako Jose Maria Sert kaleko batzokia erasotzea leporatu die epaileak bi gazteei. Hitzarmenaren arabera, egunero 6 euro ordaindu beharko dituzte, datozen 15 hilabeteetan, egindako kalteak konpontzeko.
Abokatuak egindako ekarpenaren ondoren etorri da gaurko akordioa. EAJko politika arduradunak dokumentu bat igorri du, bere burua "mehatxatuta" ez zuelako sentitu.
Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen bi auzipetuentzat, Donostiako batzokiaren aurkako erasoa egiteagatik. Horrez gain, batzokiko jabeei zauriak egiteagatik ere zigortuak izan dira.
Egañak eta Lasak 11.424 euro ordaindu dituzte dagoeneko, Fiskaltzak horrela eskatuta, batzokian egin zituzten kalteak konpontzeko.