Politika -

Erreakzioak

Idoia Mendia: "Justizia ez da justua motela bada"

Errugabe jo dituzten auzipetuei ordaindu beharreko kalte-ordainketari buruz "auzitegiek erabakia hartu beharko dutela" esan du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Egunkaria'' auziaren baitan errugabe jo dituzten bost auzipetuei ordaindu beharreko kalte-ordainketari buruz "auzitegiek erabaki bat hartu beharko dutela" nabarmendu du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Bere uztez, epaileak dira ordainketa hori egin behar den edo ez erabaki behar dutenak.

Gobernu bilera ondoren egindako agerraldian, atzo iragarritako epaiaren aurrean "errespetua" azaldu du Mendiak. "Gehiegi luzatu den prozesu bati amaiera jartzen dio erabaki honek", gaineratu du.

Bere esanetan, Justizia ez da justua "motela" bada, eskubideetan "kalte konponezinak" egiten dituelako.

Absolbituei kalte-ordainak emateko aukerari dagokionez, Mendiak adierazi du epaitegiek ezarri beharko dutela kaltedunek halakoak jasotzeko eskubidea duten, eta zenbatekoa zein izan behar den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea