Politika -

Garzonen aurkako auzia

Gorenari egindako erasoak direla-eta "kezka" azaldu du CGPJk

"Erantzukizuneko karguak izan dituzten pertsonek" egindako adierazpenak aipatu ditu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, bereziki Carlos Jimenez Villarejo fiskalburu ohiaren hitzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epailearen auzian "Auzitegi Gorenak egindakoaren aurka erasoak sistematikoki ematen ari dira" eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) "kezka eta tristura" azaldu ditu "adierazpen ezberdinen aurrean".

"Estatuaren oinarrizko erakundeetan erantzukizun handiko karguak izan dituzten pertsonek" egindako adierazpenei egiten die erreferentzia CGPJk, bereziki Carlos Jimenez Villarejo ustelkeriaren kontrako fiskalburu ohiak egindako adierazpenei. Garzon defendatzeko UGTk eta CCOOk Madrilgo Complutense Unibertsitatean antolatutako ekitaldian hitz egin du Villarejok.

Granadan bilduta, epaileen gobernu organoaren Batzorde Iraunkorrak testua adostu du. Komunikatuan, "Auzitegi Gorenaren eta organo judizialen ekintza errespetatzeko beharra irmoki errepikatzen du" Kontseiluak.

"Justiziaren ebazpenei egindako kritiken legitimitatea gogorarazi behar da, baina aurretik zehaztutako adierazpenek Zuzenbide Estatuaren izena galtzen dute eta ez dira onargarriak", CGPJren hitzetan.

Garzonen defentsan, Complutense Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean gaur egindako ekitaldian, Goreneko magistratuak "Espainiako faxismoaren egungo adierazpena" direla esan du Jimenez Villarejok, Manos Limpias eskuin muturreko sindikatuak eta Falange Española de las JONS alderdiak epailearen kontra aurkeztutako kereilak onartu izanagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea