Politika -
Auzitegi Nazionala
Aristegui eta De la Serna inputatu dituzte, ustezko ustelkeriagatik
Aristeguik maiatzaren 6ean deklaratu beharko du Auzitegi Nazionalean; De la Sernari maiatzaren 10ean egitea proposatu dio epaileak. Atzo zenbait enpresaren egoitzak miatu zituzten Iruñean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose de la Mata epaileak inputatu bezala deklaratzera deitu du Gustavo de Aristegui PPko enbaxadore ohia. Pedro Gomez de la Serna Alderdi Popularreko diputatu izandakoari, berriz, deklaratzeko proposamena luzatu dio, forupekoa denez, uko egiteko eskubidea duela aintzat hartuta.
Aristeguik maiatzaren 6an deklaratu beharko du Auzitegi Nazionalean. De la Sernari maiatzaren 10ean joateko proposamena egin dio; inputatuta egon arren immunitate parlamentarioa dauka eta, ondorioz, ezin du deklaratzera behartu.
Ustezko ustelkeriagatik ikerketapean dauden pertsonak, guztira, 20 dira. Sobornatzea, dirua zuritzea eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatzen die epaileak. Guztiek apirilaren 28a eta maiatzaren 10a bitartean deklaratuko dute.
Bestalde, aipatzekoa da ikerketa honen baitan atzo zenbait enpresaren egoitzak miatu zituela Poliziak Iruñean.
Aristeguik Alderdi Popularrean baja eman zuen joan den abenduan, bere aurkako auzia ireki ostean. De la Sernari espedientea ireki zion PPk , honek hauteskundeetara aurkezteari uko egin ez ziolako. Urtarrilean, baina, De la Sernak ere baja eman zuen eta Talde Mistora pasatu zen.