Politika -
50.000 euroko fidantza
Ezker abertzaleko 9 kide aske utziko dituzte bermea ordaindu ostean
Datozen orduetan Arantxa Santesteban, Juan Joxe Petrikorena, Jon Garai, Ibon Arbulu, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Asier Arraiz, Marisa Alejandro eta Marije Fullaondo aske gera daitezke.
Erredakzioa
Espetxean diren ezker abertzaleko bederatzi kide aske geratuko dira datozen orduetan, 50.000 euroko bermea ordaindu ostean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Arantxa Santesteban, Juan Joxe Petrikorena, Jon Garai, Ibon Arbulu, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Asier Arraiz, Marisa Alejandro eta Marije Fullaondo dira aske gera daitezkeenak. 2007ko urriaren 4an atxilotu zituzten.
Fullaondo izan ezik, gainerako guztiak Segurako (Gipuzkoa) operazioan atxilotu zituzten, 2007ko urrian. Operazio berean atxilotutako beste hainbat ere aurreko aste eta hilabeteetan askatu dituzte. Imanol Iparragirrek, Ana Lizarraldek eta Maite Diaz de Herediak kartzelan jarraituko dute, beste auzi batzuk medio.
Baliteke auzitegiak debeku batzuk jartzea denei, libre utzi dituzten Batasuneko beste kide batzuei bezala.