Politika -
Auzitegi Nazionala
Fiskaltzak baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatu du Conderen aurka
Gainera, semeak astero agerraldiak egitea eta pasaportea kentzea eskatu du, Ignacio Pelaez abokatuak baieztatu duenez.
agentziak | erredakzioa
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatu du Mario Conde bankari ohiaren kontra Banesto 'auzi'ko 13 milioi euro Espainiako Estatuan sartzen saiatzea leporatuta. Gainera, , semeak astero agerraldiak egitea eta pasaportea kentzea eskatu dio Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileari, Ignacio Pelaez abokatuak baieztatu duenez.
"Leporatzen dioten guztia ukatu du, eta diruaren jatorria justifikatu ahal izango duela esan du", adierazi du abokatuak, Condek epailearen aurrean "guztia azaldu" nahi izan duela argitu aurretik. Atzo uko egin zion Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari.
Pelaezek esan du espetxeratzearen kontra agertu dela, ez dagoelakoan ihes egiteko arriskurik, Banesto auziaren baitan hirugarren graduan "agerraldiak egiteko betebeharra sekula ez duelako urratu" eta baimenak izan dituenean lokalizatzeko moduan egon delako. "Gehiegizkoa iruditzen zait", gaineratu du.
Abokatuaren esanetan, ez dago frogak suntsitzeko arriskurik, Banestoren garaiko auziko ardura zibilarekin dagoelako lotuta egungo prozesua. "Ikerketak urte eta erdi darama irekita, eta berak ordenagailuetako datu eta gako guztiak eman ditu", zehaztu du abokatuak.
'Fenix' operazioaren baitan atxilotutako zazpi lagunek gaur deklaratu dute Pedraz epailearen aurrean dirua zuritzea, gaizkile taldea osatzea, zigorrak urratzea eta Ogasun Publikoaren kontrako delituak leporatuta.