Politika -

Panamako Paperak

Legearen barruan aritu zela esan du Soriak

Jose Manuel Soria ministro ohiak adierazi duenez, bere izenean Jerseyko paradisu fiskalean zegoen Mechanical Trading Limited enpresa legezkoa zen.

Jose Manuel Soria: 'Ez dut deliturik egin'

4:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13TV kateari eskainitako elkarrizketan, informaziorik ezkutatu ez zuela esan du Jose Manuel Soria ministro ohiak eta enpresa bere izenean dagoela nabarmendu. Hasieran eman zituen azalpenak erabat zuzenak izan ez baziren, Jerseyko eta Britainia Handiko enpresetan parte hartu izana ez zuelako gogoratzen izan zela gaineratu du.

Azalpenak emateko agerraldia informazio guztia ez zuela eman zuela adierazi du, eta hain justu hori izan zen, bere hitzetan, "akatsik handiena". Dena dela, bere akatsaren ondorioz, Espainiako Gobernuari "kalte egiten" ari zela agertu du, eta horregatik hartu duela erantzukizunari uko egiteko ardura.

Legearen barruan aritu dela berretsi du Soriak: "Nire gurasoei zegozkien herentzietako zerga guztiak ordaindu nituen".

Politika utzi izanaz galdetuta, erantzun du "egoera kontuan izanda hartutako erabakia izan dela” eta defenditu du “norbaitek alde egiteko erabakia hartzen badu, erabat" alde egin behar duela.

Mariano Rajoyk azkeneraino babestu duela esan du eta ostegunean izandako elkarrizketan, "erabakitzen zuela erabakitzen zuela, ondo erabakita" izango zela esan ziola azaldu du.

Horren ildoan, "Gobernuko kide guztiek" deitu diotela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Eguneko albisteak Panama