Politika -

Biktimak

1936ko estatu-kolpean fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean

Justizia eskaera izan da ekitaldian entzun ahal izan den aldarrikapen nagusiena. Ekitaldi horretan Foru parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu dute, PPk izan ezik.

Omenaldi Nafarroan
Omenaldi Nafarroan
Gerra Zibilean fusilatu zituztenei omenaldia egin diete

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira Iruñean 1936ko estatu-kolpearen ostean fusilatu zituzten pertsonak egin den omenaldian, non justizia izan den aldarrikapen nagusiena. Biktimen familiartekoek Nafarroako Gobernuko ordezkariak izan dituzte lagun

Gazteluko Ingurunearen parkean, biktimak gogoratzen dituen plakaren aldamenean, egin dute ekitaldia, hamargarren urtez jarraian. Ekitaldian zehar musika, antzerkia eta lore-eskaintza batek bere tartea izan dute.

Oraingo honetan erakundeetako ordezkaritza zabala egon da; besteak beste, han izan dira Uxue Barkos Foru Gobernuko presidentea, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburua eta Alvaro Baraibar Etxeberria Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaria.

Barkosen parte-hartzea zein UPNko hautetsien presentzia (Enrique Maya eta Maria Caballero, kasu) nabarmendu nahi izan dute Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko zenbait ordezkarik. Foru parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztien (PP izan ezik) esku-hartzea ere bereziki azpimarratu dute.

Horren harira, Olga Alcega elkarteko presidenteak adierazi du ideologiek ez dutela inporta, "bakoitzak berea du, baina hemen, biktima batzuen eskubideez hitz egiten ari gara eta hilketa bidegabe batzuk salatzeaz, ez baita inor hil behar inongo ideologia arrazoirengatik".

Lora-eskaintzan parte hartu dute, besteak beste, bai aipatutako Gobernuko kideek, bai Geroa bai, PSN eta Izquierda-Ezkerra alderdiko zenbait hautetsik ere, UGTko idazkari nagusiarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Iruñea azken orduko berriak UPN Albisteak Nafarroako Alderdi Geroa Bai Uxue Barkos albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak