Politika -
Parte medikoa
Ardanzak onera egin du, bost 'bypass' jartzeko ebakuntzaren ondoren
Momentuz zainketa intentsiboetako unitatean dago lehendakaria baina litekeena da datorren astean alta hartzea.
Erredakzioa
Antonio Arraiza Gipuzkoako Poliklinikako zuzendari medikuak eta Juan Jose Goiti zirujau kardiobaskularrak adierazi dutenez, Jose Antonio Ardanza lehendakariak onera egin du atzo bost ''bypass'' jartzeko egin zioten ebakuntzaren ondoren. Datorren astean alta hartu dezake lehendakariak medikuen esanetan.
Gipuzkoako Poliklinako arduradunek adierazi dutenez, Ardanza gaur edo bihar aterako da zainketa berezien unitatetik, arteria koronarioetan zuen buxadura eta estutze arazoak konponduta.
Medikuen esanetan, Ardanzaren "zirkulazio-arazoa konponduta dago" eta hemendik aurrera "orain izandakoa baino bizitza aktiboagoa izan ahal izango du", bularrezurra orbaindu arte itxaron beharko duen arren. Gainera, hurrengo sei astetan ezin izango du besoekin ariketa fisikorik egin.
Ardanzak bihotzekoa izan zuen martxoaren 3an, Patxi Lopez lehendakariak deitutako Aholkularitza Batzordea egin baino ordu batzuk lehenago. Ardanza bertan parte hartzera deitu zuen Lopezek. Lehendakaria Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten eta bost egun geroago alta eman zioten.