Politika -

3 auzi daude irekita

Gorenak Gurtel auziko entzuteengatik ikertuko du Garzon

Era honetan, Gorenak inputatuen abokatuek aurkeztutako kereila onartu du eta Fiskaltzak eta Garzonek berak jarritako helegitea errefusatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurkako prozedura irekiko duela baieztatu. Gurtel auziko inputatuen eta beraien abokatuen arteko elkarrizketak grabatzea ustez agindu izana eta prebarikazio delitu bat leporatzen diote.

Hasiera batean, Madrileko Justizia Epaitegi Gorenak Garzonek aginduta entzuteak baliogabetu zituen, defentsaren oinarrizko eskubidea urratsen zutela argudiatuz.

Hala ere, erabaki honekin, Gorenak inputatuen abokatuek aurkeztutako kereila onartu du eta Fiskaltzak eta Garzonek berak jarritako helegitea errefusatu du.

Ignacio Pelaez, Gurtel auzian inputatutako Jose Luis Uribarriren abokatuak abiatu zuen prozedura hau. Garzonek edozein abokatureen elkarrizketak grabatzea agindu zuela uste du abokatuak eta horrenbestez, kereila bat aurkeztu zuen. Peleazen hitzetan, Garzon "burutzen ari zen legezkotasun ezaren guztiz jakitun zen".

Geroago, Jose Antonio Choclan eta Gonzalo Rodriguez-Mourullo, Francisco Correa eta Pablo Crespo inputatuen abokatuek bat egin zute Peleazen kereilarekin.

Beste bi auzi zabalik

Fiskaltzaren helegitea errefusatu ostean, guztira, hiru auziei aurre egin beharko dio Baltasar Garzonek. Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo deklaratu zuen Gorenean bankuak antolatuta New Yorkeko Unibertsitateko ikastaro batzuetan jasotako diruaren auzia zela eta.

Gorenak, halaber, akusatuen aulkian eseriko du frankismoaren hilketak ikertzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea