Politika -

Kataluniako Estatuta

Konstituzionalak baztertu egin du Estatutaren bosgarren zirriborroa

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Estatutaren helegiteari buruzko ebazpenaren bosgarren zirriborroa. Hamabost artikulu inguru ezeztatzen zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzioanalaren bilkurak, Kataluniako Estatutaren bosgarren zirriborroaren aurka PPk aurkeztu zuen helegitea errefusatu du, sei magistratuk alde bozkatu dute eta lauk kontra, iturri judizialek aditzera eman dutenez.

Txostenak, beraz, hasieratik zituen lau bozkak besterik ez ditu lortu, hain zuzen, Maria Emilia Casas presidenteak eta Elisa Perez Vera, Pascual Sala eta Eugeni Gay magistratuek aldeko bozka eman dute. Manuel Aragon eta Guillermo Jimenez, Ramon Rodriguez Arribas, Javier Delgado, Jorge Rodriguez Zapata eta Vicente Conde kontserbadoreek, berriz, kontra bozkatu dute.

Konstituzioanalak atzera bota duen bosgarren zirriborroak Estatutaren 15 artikulu ezeztatzen zituen, tartean, Kataluniako Botere Judizialari eta Sindic de Greugesen (Kataluniako herriaren defendatzailea) eskumenei eragiten dioten batzuk; beste hogei bat artikuluk konstituzioa baldintzapean jartzen zuten eta "nazio" hitzaren erabilera onartzen zuten hitzaurrean, interpretazio juridikorik ez duela argudiatuz.

Gaurko egunari begira aukera ezberdinak zeuden: bozketa egitea eta epaia onartzea edo Perez Veraren proposamena atzera botatzea gehiengoz, eta hala gertatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea