Politika -

Jon Anzaren aldeko protesta

Gazte bat larri zauritu da Garaipen Arkutik erorita

Parisko monumentura igo da zauritua beste gazte batzurekin batera, Jon Anza ETAko kidearen heriotzagatik protesta egiteko. Zazpi lagun atxilotu ditu Poliziak.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko gazte batek istripua izan du gaur goizean Parisen, Garaipen Arkutik erorita, Jon Anza ETAko kidearen aldeko protesta ekitaldi batean.

France Press albiste agentziaren arabera, okerrik ez bada eta larri zaurituta badago ere, bizia ez dauka arriskuan.

Buruan traumatismoa, eta hanketako hezurrak hautsita dauzka Parisko erietxe batera eraman duten gazteak.Gozieko 10:45 aldera izan da istripua. Jon Anzaren heriotza salatzeko pankarta eskegitzera igo dira Garaipen Arkura.

Oraindik argitzeko dago nola eta zeren eraginez, baina ekintzaile horietako bat erori egin da.

Aurreneko hipotesien arabera, haizeak pankarta astindu du eta horren eraginez erori da. Larrialdi zerbitzuek hartu dute bere gain eroritako gaztearen zaintza, eta anbulantzia batean erietxera erman dute. Bizia ez leukake arriskuan, buruan traumatismoa eta hanketako hezurrak hautsita.

Erori den ekintzailearekin batera zeuden beste zazpi lagun eraman ditu Poliziak galdeketa egiteko. Parisko Garaipenaren Arkuan zintzilik jarri duten pankartan irakurtzen zen: "PSOE, UMP zer egin duzue Jon Anzarekin galdetzen zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea