Politika -

Montcressonen eta Lossen

ETAko bi zulo aurkitu dituzte Frantzian arma eta lehergailuekin

Ezkutalekuak Montcressonen (Orleans ekialdea) eta Loosen (Burdeos mendebaldea) zeuden. Rubalcabaren arabera, Guardia Zibilaren eta Frantziako Poliziaren arteko elkarlanak "berri ona dakar egunero".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak armak, lehergailuak eta bonbak egiteko materiala ezkutatzen zuten ETAko bi zulo aurkitu dituzte Frantzian. Ezkutalekuak Montcressonen (Orleans ekialdea, 45. departamendua) eta Loosen (Burdeos mendebaldea, 40. departamendua) zeuden.

Bost kilo klorato, (ETAk lehergaiak egiteko normalean erabiltzen duena), eskopeta bat, pistola bat, ehun kartutxo inguru, lehergaiak egiteko osagai elektronikoak, objektu pertsonalak eta kanpatzeko materiala aurkitu dute ezkutalekuen barruan.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak adierazi duenez, Guardia Zibilaren eta Frantziako Poliziaren arteko elkarlanak "berri ona dakar egunero".

"Bonbak jartzen dituztenei, lehergailuak fabrikatzeko materiala lapurtzen dutenei, bonbak jartzen dituztenak babesteko idazten dutenei eta beste militante batzuek ETA ez uztera hertsatzen dituztenei, guztiak ETA dira eta egunero horren aurka ari gara, 24 ordu egunean, 365 egun urtean", azpimarratu du Rubalcabak.

Beste operazio batzuk Herrizaingo Sailak gogorarazi duenez, segurtasun indarrek, besteak beste, 1.600 kilo lehergai baino gehiago, hainbat arma, ehundaka kartutxo eta lehergaiak egiteko hainbat material elektroniko atzeman dute. ETAk hainbat lekutan ezkutatzen zuen material hau, tartean, Obidoseko etxean (Portugal) eta Guardia Zibilak Zamoran atzemandako ibilgailu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea