Politika -
Jaurlaritzaren laguntzak
4,5 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute EAEko alderdi politikoek
EAJk 1,2 milioi euro jasoko ditu; EH Bilduk, 938.948 euro; PSE-EEk, 717.757 euro; PPk, 443.178 euro; eta UPyDk, 27.296 euro.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei 4,5 milioi euroko diru-laguntza ematea aurten. Lehendabiziko ordainketa 3,3 milioi eurokoa izango da.
Alderdiek jasoko duten zenbatekoa 2012ko hauteskunde autonomikoetan lortutako emaitzen araberakoa da. Hortaz, EAJk 1,2 milioi euro jasoko ditu; EH Bilduk, 938.948 euro; PSE-EEk, 717.757 euro; PPk, 443.178 euro; eta UPyDk, 27.296 euro.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak sindikatuentzako diru-laguntzak ere onartu ditu. Laguntza 1,1 milioi euroko izango da, ohiko gastuei aurre egiteko eta sindikatuen bulegoak eta zerbitzuak mantentzeko.
Alderdi politikoen kasuan bezala, diru-laguntzak sindikatu bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera banatuko dira.