Politika -
Eibar
EBk Garzon "interes politikoagatik" defendatzea leporatu dio PSEri
II. Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko ekitaldian, Espainiako Justiziak frankismoaren ostean "beste botere batzuek izan zuten trantsizioa" behar duela adierazi du Aranak.
Erredakzioa
Mikel Arana EB-Berdeak-ko koordinatzaile nagusiak Baltasar Garzon Auzitegi Nagusiko epailea "frankismoaren biktimen oroimena berreskuratzeko ez ezik, interes politikoagatik bakarrik" defendatzen duela leporatu dio PSEri.
EB-Berdeak II. Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko ekitaldi bat antolatu du Eibarren (Gipuzkoa). Eli Gomez Eibarreko EBko zinegotziarekin eta Isabel Salud EPK-ko idazkari nagusiarekin bilduta, Espainiako Justiziak "beste botere batzuek jasan zuten trantsizioa" behar duela adierazi du Aranak.
Gerra Zibilean hil ziren sozialisten seme eta ilobei Euskadin gobernatzeko "PPren eta PSEren arteko paktuak gaur inoiz baino min gehiago" egiten dietela deitoratu du Aranak.
Ekitaldian minutuko isilunea gorde dute trafiko istripu batean hildako bost eibartarrak gogoratzeko.
EBko koordinatzaile nagusiaren arabera, milaka lagunek "jazarpenak, kartzela-zigorrak, erbestealdiak eta torturak jasan zituzten", baina, gaur, "minarekin ikusi behar dugu nola justiziak alderdi baten eta falangisten sindikatuaren eskakizunei jaramon egiten dien, milaka desagerpenen ikerketa ekiditeko".
EBko agintariak Fiskaltzak "justizia egiteko edozein itxaropen lurperatzeko diktaduraren oinordeko intelektualei entzutea erabaki" duela salatu du.
Aranak Egunkariaren zuzendari ohien kontrako epaiketari buruz, prozesua "lotsagabekeria" izan dela adierazi du.