Politika -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Urkulluk Zapaterorekin bildu zela baieztatu du
Espainiako gobernuburuak eskatuta izan zen bilera, eta euskal autogobernuaz eta EAJk Estatu mailako politikan duen jarreraz hitz egin zuten bereziki.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zela iragan apirilaren 6an, "etengabeko bilera sorta bat izan beharko litzatekeenaren baitan".
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean Urkulluk azaldu duenez, Zapaterok berak eskatuta egin zuten bilera, eta Espainiako Gobernuak "behar dituen laguntzak" izan zituzten hizpide, "Espainiako Estatuak krisiaren aurrean duen egoera kontuan izanda".
Era berean, buruzagi jeltzaleak argitu du Euskal Autonomia Erkidegoaren autogobernua garatzeko "bi aldeen konpromisoaz" ere hitz egin zutela, eta baita EAJk Estatu mailako politikan duen jarreraz ere.