Politika -
Lurralde Antolamendua
Eusko Jaurlaritzak LAGen berrikuspena jarri du abian
Prozesuaren xedea da parte-hartze prozesuaren ekarpenak jasotzea, pertsona eta eragile parte-hartzaile guztien artean lurralde-estrategia partekatua ezartzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamendu Gidalerroen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa. Prozesuaren xedea da parte-hartze prozesuaren ekarpenak jasotzea, pertsona eta eragile parte-hartzaile guztien artean lurralde-estrategia partekatua ezartzeko.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean aurkeztu du Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesua, «gobernantza eta lurralde-kultura berriak bultzatzea helburu izango duena». Bertan, lurralde-eredu adimentsu, jasangarri, sozial eta integratzailea proposatzen da Euskadirentzat. Halaber, “klima-aldaketa, genero-ikuspegia, osasuna, euskara, immigrazioa eta gobernantza” bezalako gaiak jazotzea du helburu.
Lurralde Antolamendu Gidalerroen berrikuspena bi ikuspegitik egingo da, hasiera batean erakundeek pisu handiago izango dute, Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien, udalen eta Estatuaren txosten teknikoen aurkezpenekin.
Eta bigarren fase batean, gizartearen parte-hartzea izango da, bi esparrutan egituratuko dena: bata, teknikoagoa, eragileei eta kolektiboei lotua, eta bestea, herritarrena, euskal herritar guztiek parte hartu dezaketena.