Politika -
Elkarretaratzea
Basagoiti: "Terroristak aske ibiltzea gauza txarra da"
Eduardo Puelles poliziaren omenez Bilbon egindako elkarretaratzean egin ditu adierazpenak Basagoitik. ETAk iazko ekainean hil zuen Eduardo Puelles.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskal Autonomia Erkidegoko presidentearen iritziz, "talde terrorista horren kideak direnak aske ibiltzea gauza txarra da, bai Frantzian, Venezuelan edo Espainian". David Pla Parisen aske gelditu da gaur arratsaldean, Frantziako Poliziaren erabakiz.
Eduardo Puelles poliziaren omenez Bilbon egindako elkarretaratzean egin ditu adierazpenak Basagoitik. ETAk iazko ekainean hil zuen Eduardo Puelles. "Seguruenik erabakia Zuzenbidean oinarritu da", gaineratu du. "Ikuspuntu politiko batetik, hoberena kartzelan mantentzea litzateke, epaiketa izan arte. Horrela egin behar da ustez terrorismoa justifikatzen dutenekin".