Politika -
Herrizaingo saila
35 urtera luzatu dute Ertzaintzan sartzeko adina
EAEko Poliziaren Aukeraketa eta Prestakuntza Araudiaren aldaketaren arabera, hiru urtez luzatu dute bai ertzain bai udaltzain izateko adina.
Erredakzioa
EAEko Poliziaren Aukeraketa eta Prestakuntza Araudia zehazten duen Dekretuan bi aldaketa egitea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak.
Horrenbestez, bai Ertzaintzaren bai Udaltzaingoaren agente izateko eskatzen den adina 32 urtetik, 35era luzatu dute.
Halaber, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren komisariorde kategoriara igotzeko eskatzen den adin-muga luzatu dute, hain zuzen, 40 urtetik 45era.
Dena dela, udaltzainei dagokienez, salbuespen bat ezarri da: gehienezko adin-muga konpentsatu ahal izango dute, Udaltzaingoetan lanean emandako denborarekin.
Horrez gain, lanbide-karreran lortutako merezimenduak kalkulatzeko ohiko hornikuntza sistemen bidez zein legeak araututako ohiz kanpoko hornikuntza sistemen bidez lortutako lanpostuak bete izana kontuan hartzea ezartzen du dekretu berriak.