Politika -

Bilera

Batasuna EAJrekin bildu zen joan den martxoaren 18an

Deia-ren arabera, batzarra ezker abertzaleak deitu zuen, izan ere, alderdiekin eta bestelako erakundeekin bilera-sorta bat hasi du bere barne-hausnarketaren ondorioak ezagutarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasunak eta EAJk bilera egin zuten joan den martxoaren 18an, lehendabizikoek eskatuta. Hala jakinarazi du gaur Deia&' || 'nbsp; egunkariak eta Joseba Egibarrek goizean albistea baieztatu du.

Deia-ren arabera, ezker abertzaleak bilera-sorta bati hasiera eman dio, alderdi politikoei, sindikatuei nahiz bestelako gizarte-eragileei bere barne-hausnarketaren ondorioak zuzenean azaltzeko.

Aipatu bilera Bilbon egin zuten martxoaren 18an. EAJtik Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Joseba Egibar eta Joseba Aurrekoetxea izan ziren; Batasunaren ordezkaritza, berriz, Jone Goirizelaiak, Jon Gorrotxategik eta Iñaki Olaldek osatu zuten.

Bi alderdi horien arteko azken bilera ofiziala 2006ko uztailean izan zen.

ETAk Frantzian jendarme bat hil eta bi egunetara egin zuten bilera. Deia-ren arabera, ezker abertzaleko ordezkariek onartu zuten horrelako gertaerak oztopo direla euren proiektu politiko berria garatzeko eta estrategia berri horren bultzatzaileetako batzuk, Arnaldo Otegi edota Rafa Diez, kartzelatik ateratzeko.

Barne eztabaida autokritika prozesu bat izan dela eta datozen udal eta foru hauteskundeetan izaterik ez dutela izango badakitela nahiz eta saiakera egingo dutela aitortu zion ezker abertzaleak EAJri, Deiaren arabera.

Ezker abertzalearen marka baten balizko legalizazioaz ere mintzatu ziren.

EAJren ondoren,Aralarrekin biltzeko asmoa du ezker abertzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea