Politika -
Hitzaldia Donostian
Ibarretxe: "Nortasunaren eztabaida itzuli egingo da"
"Identitatearen eztabaida XXI. mendekoa da, nahiz eta batzuei legenak eragin", adierazi du Juan Jose Ibarretxek.
Erredakzioa
Nortasuna "XXI. mendeko eztabaida da", Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzetan, "ez da iraganeko" eztabaida eta "itzuli" egingo da, nahiz eta "batzuentzako albiste txarra izan".
"Eztabaida hori behin eta berriro itzuliko da", esan du Ibarretxek hitzaldi batean Donostian. ''Emakumeak XXI. mendean'' izenburupean Gogaide emakumeen elkartearen aurkezpena dela-eta antolatu dute hitzaldia.
Nortasunaz gain, berrikuntza, berdintasuna eta demokrazian parte-hartzea gizartea egoki garatzeko ezinbesteko tresnak direla azaldu du lehendakariak.
Azterketa ezkorra egin du Ibarretxek, eta baliorik gabeko mende gisa aurkeztu du XXI. mendea, botereen banaketarik ez duten gizarteak nagusi direlako, "zelai nahasitan" jokatzen delarik.
Espainiako egoera
Espainiako egoerari buruz mintzatu da. "Epaile politikariak, politikari epaileak, eta politikariak eta epaileak diren kazetariak" daude Estatuan, Ibarretxeren esanetan.
"Identitatearen eztabaida XXI. mendekoa da, nahiz eta batzuei legenak eragin", errepikatu du.
"Hemen herri bat dago, Euskal Herria, eta egun guztietan errepikatu behar da", azpimarratu du.