Politika -

Ikurrinaren debekua

Madrilek Eurovisioni emandako erantzuna kritikatu du EH Bilduk

Ikurrina defendatzea bere betebeharra zela azaldu du, eta ez zirela "ez lehenengoak ez azkarrenak" izan.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatua. Argazkia: EiTB
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatua.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatuak esan du Espainiako Gobernuaren betebeharra zela ikurrina defendatzea Eurovision jaialdiak "bereziki debekatutako" ikurren artean sartu zuenean, baina ez zirela "ez lehenengoak ez azkarrenak" izan kritikatu du.

Beitialarrangoitia eta Jon Iñarritu koalizio abertzaleko ordezkariak Cecilia Julin Suediak Madrilen duen enbaxadorearekin batzartu dira gaur, gatazka "konpontzeko egindako kudeaketa azkarra" eskertzeko.

Bilera "atsegina" izan dela azaldu du, eta aitortu du ez dela Suediako Gobernuaren eskumena jaialdia antolatzea. Hala, gatazka horrez gain, Europan eta Euskal Herrian bizi diren errealitateez eta horren aurrean dituzten ikuspuntuez hitz egiteko aprobetxatu dute gaurko hitzordua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Ikurrina albisteak