Politika -
Ustezko iruzurra Araban
Arabako diputatuen ondasunak publiko egin ditzakete
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak egin du proposamena, Diputazioan izandako ustezko iruzur kasuak sortutako polemikaren harira. EAJko zenbait kargu daude auzipetuta.
Erredakzioa
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, diputatu guztien eta goi-kargudunen ondasunak publiko egitea proposatuko du. Egitasmoan aurrera egiten badu, Alfredo de Miguelen ondasunak ezagutzea ahalbidetuko da.
Ekimena "ahalik eta lasterren" aurkeztuko duela azpimarratu du. Arabako Diputazioan polemika piztu da EAJko eta PSEko diputatuek ustezko iruzur kasuan nahasita dauden bi diputatu ohiren (Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano) ondasunak ezagutzea galarazi zietelako prokuradoreei. De Miguel eta Otxandiano Gasteizko Epaitegia ikertzen ari den ustezko iruzur kasuan auzipetuta dauden zortzi lagunetako bi dira. Fiskaltzak eroskeria eta dirua zuritzea leporatzen die, beste delitu batzuen artean. Alderdi Popularrak "gardentasun eza" egotzi die EAJri eta PSEri. Kritika horien aurrean Arabako diputatu nagusiak erabaki du Arabako diputatu guztien eta goi-kargu foralen ondasunak publiko egitea ekarriko duen proposamena aurkeztea.
Gainera, proposamen horrek 10 urteko atzeraeraginkortasuna izango duela.