Politika -
Euskara Nafarroan
Euskara, berriro ere, eztabaidagai Iruñeko Udalean
Udaletxeko lanpostu publiko berriak eskuratzeko eskatutako hizkuntza profilen harira, eztabaida izan da. Oposizioak dio "euskara inposatzen" ari dela Udala.
EITB.EUS
Iruñeko Udalak hiru deialdi publiko egin ditu, sei langile aldi baterako kontratatzeko; Parte-hartze, Berdintasun eta Gazteria sailetarako bina teknikari behar dituzte.
Hiru kasuetan, lanpostuetako bat jakiteko ezinbestekoa izango da euskaraz jakitea; bigarrena lortzeko, berriz, gazteleraz.
UPNk adierazpen bat aurkeztu du hizkuntza profil horien aurka, eta PSNk babestu egin du. Bi alderdiek esan dute Iruñeko Udala “euskara inposatzen” ari dela. Presidentzia-batzordeak, baina, atzera bota du adierazpena.
Bestalde, Udal Gobernua osatzen duten lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquiera-Ezkerra) euskararen ordenantza betetzeko konpromisoa berretsi dute. Ordenantza hori duela 19 urte jarri zuen abian, baina Iruñeko Udalak orain arte betetzeari uko egin izan diola kritikatu dute.
Hautatze probarako deialdiak joan den astean argitaratu zituzten Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da.